Bi sari, Eneko Sota Zabaletak

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 13a, 01:00

Joan den igandean, Eneko Sota Zabaleta 15 urteko hernaniarrak bigarren saria jaso zuen Arrasateko XXXVI. Akordeoi Lehiaketan, junior mailan. Eta aurrez, larunbatean, Arrasateko XXVIII. Akordeoi Jaialdian, Ganbera 2 kategorian, urrezko domina eta diru saria jaso zuen ​Zizurkilgo Alba Fernández Pitarekin batera. Sota Zabaletak Hernaniko musika eskolan eman zituen aurreneko urratsak akordeoiarekin eta gaur egun, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean ari da ikasten, Salvador Parada irakaslearekin. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!