Koipu bat hilda, Balantxako errekan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 13a, 01:00

Antziolako Balantxa baserriko auzotarrek Kronikari atzo jakinarazi zioten inoiz ikusi gabeko animalia bat azaldu zela hilda, bertako errekan. Asteartean topatu zuten. Kronikak jakin duenez, koipu bat da. Jatorriz hegoamerikarra den arratoi itxurako karraskari haundia da koipua (60 cm eta 5-9 kg artean pisatzen du). Europan zabaldua dago eta Urumean eta Bidasoan ikusi izan dira azken urteetan. Baita erreka oso txikietan ere. Koipuari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuten www.zientzia.eus orrialdean. Lotura, hemen

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!