Zergatik daude hiru hagin Gipuzkoako armarrian?

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 13a, 01:00

Datorren ostegunean,  “San Sebas­tian de Hernani” nafar tenentziari buruzko dokumentala emango du Hernani Erro­tzenek Biterin. Arratsalde­ko 19:00etan izango da. Zergatik daude hiru hagin Gipuzkoako armarrian? galderari erantzungo diote, besteak beste. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da Jose Luis Orella, Beñat Iturriotz, Angel Rekalde eta Beñi Agirrerekin. Euskeraz eta gaztelaniaz ariko dira.
Dokumentala bera ere salgai jarriko dute bertan eta Naba­rraldek Durangorako ateratako material berria ere bai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!