«Boluntario gehiago behar ditugu banaketa antolatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 13a, 01:00

ERrigora egitasmoa aurrera eramateko, Hernanin lantalde bat sortu zen eta talde horrek deialdi irekia egin du, ostegunerako (abenduak 17). 19:00etan izango da Biteriko sukaldean.
Azaldu dutenez, «Hernani­ko enpresa, elkarte, ikastetxe eta eragile askok lagundu izan dute orain arteko kanpainetan. Hernaniko Udalak, era berean, laguntza eskaini du banaketa egin ahal izateko. Baina martxa honi eusteko, Hernanin, boluntario gehiago behar ditugu banaketa egiteko eta antolatzeko».
Hori horrela, herritar guztiei luzatzen diete osteguneko bilerara azaltzeko gonbidapena. Bertan, egitasmoari bu­ruz­ko informazio zehatzagoa emango dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!