Beste hiru ‘garbigune txiki’ jarri ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 13a, 01:00

Udalak hiru “garbigune txiki” berri jarri ditu. Garbi­gune txiki horietan, CDak, DVDak, inpresoretako kartu­txoak, eskuko telefonoak, ba­teriak, pilak eta bonbilak utzi daitezke. 

Portun, Zikuñagan eta Ereñotzun
Garbigune horiek, hiru auzo­tan jarri dituzte: Portu auzoko plazan, Zikuña­ga auzoan eta Ereñotzun. Horiekin, guztira, mota horretako zazpi bilgune daude udalerrian. 
Udalaren helburua da, «herritarrek gaikako bilketa ahalik eta modu errazenean egin ahal izatea Garbigune txiki horiekin». Udaleko Ingu­rumen Departamentuak he­rri­tarrak animatu nahi ditu biltoki horiek erabili ditzaten, «ingurumena zaintzea denon ardura baita». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!