Hernaniko EH Bilduk agerraldi jendetsua antolatu du gaur, independentziaren alde. Eguerdiko 13:00etan jarri dute hitzordua, Tilosetan.
Herritar guztiei luzatu diete gonbidapena: «Euskal Herria Bilduk argi du euskal herritarrok burujabe izan behar dugula gure etorkizuna erabakitzeko. Nolako Euskal Herria eraiki nahi dugun euskal herritarrok erabaki behar dugu eta ez beste inork. Bide horretan, nahi dugun Euskal Herria Gorria, Morea eta Berdea eraikitze lanak egunero egunero martxan jarri behar ditugu. Eta bide horretan kokatzen dugu gaurko deialdia, non jaia eta aldarrikapena uztartuko ditugun».