Euskerak badu etorkizuna Urumean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 5a, 01:00

Ostegunean Euskeraren Egu­na izan zen eta Urumea bailarako herri guztietan zabaldu da euskeraren aldeko aldarria, egun hauetan. Argi geratu da euskerak hemen baduela etorkizuna.
Hernanin, aste osoko egitaraua izan da, euskaldun berriei aitortza eginez. Halaxe izan dira: fotomatoia, film laburren emanaldia, erakusketa, min­tzodromoa, irakurraldiak, ikuskizunak eta tailerra, Burbunak eta Etsayak dokumentala...
Astigarragan ere, ez dira egun batera mugatu. Oste­gunean izan zen egun nagusia, dantza saio, ikuskizun eta jolasekin. Baina horrez gain, gaurko antolatu dituzte bakarrizketa eta zine mutua. Eta datozen egunetan, Poto­loguak antzerkia eta Eus­keraz bizi nahi dut lasterketa.
Aranon, ipuin kontaketa izan zen ostegunean, eta Goizuetan Euskaraz bizi nahi dut banderola paratu zuten udaletxeko bal­ko­ian.
Eta ospakizunak ospakizun, mezu argia zabaldu dute antola­tzaileek: Euskeraren Eguna ez dela egun batera mugatzen; euskerak 365 egun dituela, alegia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!