Zinkoenea su argiz janzteko deia

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 12a, 01:00

Iaz bezala, aurten ere Her­naniko Gure Esku Dagok Ametsen kriseilua ekimena antolatuko du Urte Zahar arratsaldean. Aurtengoa, Argitu erabakia izenpean egingo dute. «Zinkoenea be­rriz ere su argi ederrez apainduta ikustea guztion esku dago. Zeru iluna distira bereziarekin janztearekin batera urte berrirako ame­tsak eta nahiak lau haizee­tara hedatu ahal izango ditu­gu hernaniarrok», adierazi dute.

Kriseiluak, salgai
Kriseiluak Gure Esku Dagok Andrekalen duen egoitzan izango dira salgai bi euro eta erdian. Honako egunetan egongo dira: abenduaren 17 eta 18an (17:00-19:00), aben­duaren 19an (11:00-13:00) eta abenduaren 22, 23, 24, 28, 29, 30 eta 31n, goiz eta arra­tsaldez. 
Iazkoaren antzera, parte hartzaile guztiek argazki lehiaketa batean parte har­tzeko aukera izango dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!