Dantza eta musika, urtea agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2015eko abenduaren 12a

Hamabi hilabeteen antzerkia izeneko festa antolatu du Amher elkarteak gaur. Izan ere, urte bukaerako festa izango da eta urte guztiko errepasoa egingo dute. Sandiusterrin izango da eguerdiko 12:30etatik aurrera. 
Dantza eta musika izango dira nagusi. Honakoa da egitaraua: haurren dantzak, 2015ean Amherrek egindako ekimenak, Uzbekistango dantza, musikala eta esker ematea, olerki irakurketa eta 2016ari ongi-etorria. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!