Herriko txikienek Gabonetan gozatzeko aukera bat baino gehiago izango dute aurten ere. Bihartik aurrera, Ludoteka jarriko dute kiroldegian: ohe elastikoak, esku lanak, jolasak... Bihar, etzi, hilaren 28, 29 eta 30ean egongo da zabalik eta sarrera librea izango da.