Koö Koö Modelo Agentziako zuzendari hernaniarrak Down Town izeneko pasarela antolatu du gaur Grosen. 12:00etan izango da Txofreko parkinean (3. pisua). Barrura sartzeko, herritarrek jaki pakete bat eraman beharko dute. Bildutako elikagaiak, Gipuzkoako Elikagai Bankurako izango dira.