Zilegi Eskolen barruan, Ta Puntu kooperatibak hitzaldia emango du astelehenean. Interneten erabilera oinarriak, kezkak eta pribatutasunaren inguruan ariko da Arkaitz Sukuntza blogaria. Biterin izango da 18:30etan.
Hitzaldia doakoa da, baina izena ematea beharrezkoa dela azaldu dute: zilegieskola@aek.eus edo 607 59 28 64.
Enpresak sarera bideratzen
Ta Puntu kooperatiba Beterrin dago (Gabriel Zelaia eraikinean). Enpresa txiki eta ertainei laguntza ematen die erakundearen nortasuna sarera eramateko, hau da, marketin online alorreko aholkularitza zerbitzu integral eta pertsonalizatua eskaintzen die. «Gaur egun, proiektu arduradun gehienek badakite interneten presentzia izatea ezinbestekoa dela, baina nola galderari erantzuten jakitea zaila egiten zaie», azaldu dute. Bide horretan laguntzeko zerbitzua eskaintzen dute.
Nortasuna Sarean Jardunaldia, urtarrilean
Ta Puntu, Nortasuna Sarean Jardunaldia prestatzen ari da urtarrilaren 14rako. Sarean egotearen garrantzia gaur egun denek dakigu, baina nola egon sarean? Galdera horri erantzungo diote jardunaldi horretan. Beterrin izango da 14:00etatik 16:00etara.