Omenaldia eta sari banaketa, Bola Egunean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 12a, 01:00

Asteartean Ereñotzun bildu ziren Gipuzkoako bolari eta tokalariak, Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak antolatutako Bola Egunean. Egun osoko festa egin zuten, eta bola eta toka txapelketak jokatzeaz gain, 2015 denboraldiko sariak ere banatu zituzten. Emakumetan, Garbiñe Alustizak eta Aitziber Makazagak jaso zituzten bolari eta tokalari txapeldunen trofeoak. Gizonetan, berriz, Benito Loitegiri eman zioten denboraldi onena egiteagatik saria, Antonio Amundarainek irabazi zuen tokalari txapelketa, eta Pedro Agirrek bolari txapelketa. Bestalde, diplomak banatu zituzten, eta bi ereñotzuar ere omendu zituzten, tokan eta bolan egindako ibilbideagatik; Leandro Miner eta Pedro Oiarbide, hain zuzen ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!