Hainbat final eta finalerdiko jokatuko dituzte Umore Onako pilotariek asteburuan. Batetik, Nafarroako Txapelketan, Aizkorbe-Apezetxea kadeteek, Zabala-Zubeldiaren kontra jokatuko dute bihar, 10:00etan Zizurkilen; aurrekoan, 22-6 irabazita, Olaletxea-Petriatiri. Salaberria-Apezetxea alebinek, ordea, galdu egin zuten 16-18 Oberenaren kontra, eta baita Legarreta-Elizegi benjaminek ere, 12-18, Lodosaren kontra. Bueltakoak jokatuko dituzte gaur, 17:00etan Oberenan eta 17:30etan Lodosan. Nafarroako jubenil txapelketan, berriz, Iker Salaberriak, Mariezkurrenarekin, Etxeberria-Anduagaren kontrako bueltakoa jokatuko du bihar, 11:00etan Donezteben. Salaberriak, gainera Zaldibarren jokatuko du finalerdikoa, ostegunean, 21:30etan, Aginagako Arangurenen kontra, eta, gaur 17:30etan Atanon ariko da, Diario Vascoko finalerdikoan, Martijarekin, Bakaikua-Aizpuruaren kontra.