Jostailuak trukatzeko aukera, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 12a, 01:00


Udaleko Hezkuntza Sailak eta Xaguxar elkarteak antolatuta, jostailuak trukatzeko aukera izango da datorren astean. Aurrena, asteazkenean norberak behar ez dituen jostailuak uzteko aukera izango da ikastolako atarian, 16:30etatik 18:00etarako tartean. Jostailuak uzten dituztenei truke-txartela emango zaie, eta txartel hori erabili ahal izango dute larunbatean, hilak 19, 11:30etatik 13:30etara Foru Plazako kioskoan  jarriko den azokan beste jostailu bat hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!