Beste lau entzunaldi eta hitzaldia, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 12a, 01:00


Ostegunean eta ostiralean eman zituzten aurreneko entzunaldi saioak Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek, eta datorren asterako saio gehiago antolatu dituzte: astelehenean 19:30etan, asteartean 18:30etan, ostegunean 19:00etan, eta ostiralean 19:30etan. Bestalde, hilaren 16an hitzaldia emango du Antonio Domingo musika irakasleak, 19:00etan musika eskolan, musikaren onura eta ikasleen motibazioaren inguruan, gaztelaniaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!