Argazki erakusketa ikusgai dago asteazkenaz geroztik kultur etxean. Urumea ibaiari buruzko argazkiak biltzen dira bertan: estuarioa, ibaia, ekosistemak, padura, landare eta fauna, uholdeak eta mareak, auzoak, baserriak, zubiak... Astelehenetik ostiralera ikusteko aukera izango da oraindik, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.
Horrez gain, asteazkenean, hilak 16, Sagardoa XVI. mendean. Urumea garraiobidea hitzaldia emango du Mikel Leoz Albaolako historia teknikariak, 19:00etan hasita, kultur etxean bertan.