Ostegunean aurkeztu zuten prentsaurrean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Bertan izango da Agin Laburu astigartarra, Hernaniko Bertso Eskolako beste bi kiderekin: Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendi. Zortzikotea osatuko dute Alaia Martin, Jon Maia, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal Xamoak.
«Zortzikotea ikusita, final polita atera liteke», azaldu zuen Laburuk. «Baina kontuan izan behar da Gipuzkoako final bat dela, eta ez Euskal Herrikoa. Ni nere aldetik, bertsotarako gogoz nago eta dakidana egiten saiatuko naiz. Ez dut milagrorik espero, baina nahiko nuke ondo kantatu, saio polita egin eta nere buruarekin gustora geratu».
Iñaxi Etxabe, txapela jartzen
Txapela nork jantziko duen abenduaren 19an erabakiko da, baina gauza jakina da zeinek jarriko dion: Iñaxi Etxabek. «Plaza ukatu zaion emakume bertsolarien belaunaldiaren ordezkari gisa», aukeratu du Bertsozale Elkarteak.
Sarrerak salgai
www.bertsosarrerak.eus web orrian salgai daude sarrerak.