Ohorezko mailako aurreneko itzulia asteburuan bukatuko da, eta Hernanik, Madrilgo Cisnerosen kontra jokatuko du azken partidu hori. Madrilgo Hortaleza zelaian izango da, bihar, 11:45etan hasita.
Talde indartsua, Cisneros
Sailkapenaren erdialdean badijoa ere, goiko postuei begira dagoen talde horietako bat da madrildarra. 3/4eko lerroa oso indartsua du, eta ezusterik ezean partidu zaila izango da gaurkoa trikoloreentzat. Hernanik duen onena erakutsi beharko du, Hortaleza zelaitik punturen batekin itzuli nahi badu; aipatzekoa da gainera, baja garrantzitsuak izango dituela: Insausti eta Garmendia, esaterako.
Momentuz, balantze positiboa
Esan bezala, asteburuan bukatuko da aurreneko itzulia, eta momentuz, Hernanik jokatu diren 10 partidutatik 4 irabazi ditu. Hortaz, balantzea positiboa da, trikoloreentzat. Aipatzekoa da gainera, denboraldi bukaerari begira, partidu garrantzitsu bat baino gehiago irabazi dituela Hernanik; tartean, joan den astean Ordiziaren kontra jokatutakoa.
Emakumezkoena, Irungo Plaiaundin
Azken uholdeak medio, Landareren egoera ez da nahi bezain ona. Hori horrela, errugbi elkartetik jakinarazi dutenez, senior emakumezkoen partidua, Hernani eta Durangoren artekoa, Irungo Plaiaundin jokatuko da gaur, 16:00etan. yy