Dantza eta zinta elastikoak, gaurko kirol proposamenak

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 12a, 01:00

Bi Kirol Egun antolatu ditu kiroldegiak, datorren urtean egin ahal izango diren kirol mota berri batzuk probatu ahal izateko.
Gaurkoa izango da bigarren Kirol Eguna, eta Euskal Zunba, Hiit eta Group Pole egin ahal izango dira, 17:00e­tatik aurrera.

Euskal zunba, umeentzako
Gaurko aurreneko saioa umeentzako izango da. Arra­tsal­deko 17:00etatik 17:45ak bitartean Euskal Zunba egiteko aukera izango dute.

Helduak, Hiit eta Group Pole
Arratsaldeko 18:00etatik 19:00e­tara, berriz, helduen txanda izango da. Aurrena, Hiit kirola egiteko aukera izango dute: intentsitate haun­diko ariketak biltzen di­tuen kirola. Gero, Group Pole egingo da: zinta elastikoen bitartez egiten den kirola.

Jump Fit, atzo
Aurreneko Kirol Eguna, berriz, atzokoa izan zen. Bertan, bai haur eta baita helduek ere, Jump Fit probatzeko aukera izan zuten. Urtarrilean bertan jarriko da martxan, aurreneko aldiz, ikastaro hau. Ohe elastiko modukoen gainean egiten da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!