Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek Gabonetako emanaldi berezia prestatu dute biharko. Hernaniko Orona Ideo parkean izango da, Orona fundazioko areto nagusian, 11:00etan eta 13:00ean.
Kontzertua doan izango da, baina gonbidapenak behar dira; Musika Eskolan jaso behar dituzte ikasleek.
Haurrak, helduek lagunduta
Emanaldiak bi zati izango ditu. Goizeko 11:00etan hasiko da aurreneko zatia, eta bertan, 0-3 urte arteko umeek eta 6 urtekoek, tailerren zikloa bukatu dutenek, hartuko dute parte. Beraiei laguntzen CDMontre, helduen taldea ariko da.
Abesbatza eta taldeak
Eguerdiko 13:00ean, berriz, taldeen txanda izango da: biolin taldea, B&W, Panderero, Iratzar Gazte abesbatza, Eira eta AHIT banda ariko dira. Bukatzeko, Ole Olentzero big band eskainiko dute talde guztiek elkarrekin.