Arratsalde entretenitua pasatzeko aukera izango dute bihar 2 eta 8 urte arteko haurrek, kultur etxean. Arratsaldeko 17:00etan hasita, antzerkia izango da bertan. Sarrerak 2,5 eurotan erosi daitezke interneten: www.astigarraga.eus, edo emanaldia hasi aurretik.
Txotxongiloak protagonista
Antzezlana Panta Rhei taldeak antzeztuko du, eta txotxongiloak izango dituzte lagun. Guztiek elkarrekin, Txintxilipurdi erregea ipuina kontatuko dute.
Istorioaren oinarria laguntasuna eta alaitasuna izango dira.