Gospel doinuak, ahots eta pianoan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 12a, 01:00

Kontzertu bereziarekin gozatzeko aukera izango da gaur, doan, Andre Maria elizan; gospel doinuak izango dira nagusi, 19:30etan hasita.

Gospel generoko artisten errepasoa
Gaurko emanaldia gehiegizko apaingarririk gabea izango da. Izan ere, ahotsa izango da protagonista, eta piano baten laguntza besterik ez du izango, gehienez ere.
Hain zuzen, Lidia Insausti izango da abeslaria. Gospel generoko artista nagusien errepasoa egingo du, eta kantu ezagun bat baino gehiago interpretatuko ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!