Gotzon Huegunek, Hernanin bizi den artista lasartearrak, eskultura bat landu du Tabakaleran, Kutxak han daukan gunean (4. pisua). Dimentsio haundiko haritz enbor bat da eskultura eta Xabier Leteren Izarren hautsa abestian dago oinarritua. Hilabete batez aritu da jende aurrean lanean, «publikoak ikusi dezan eskultura bat egitea zer den. Nolabait, tailerra kalera atera dut», azaldu du Huegunek.
Bihar, proiektuari bukaera emateko, ekitaldia antolatu dute (19:00), Ezpaletenak izenekoa. Xabier Leteren inguruan izango da eta eskultura, musika eta poesia uztartuko dituzte.
Joxan Goikoetxea, tartean
Sona haundiko artistek hartuko dute parte biharko ekitaldian: Pier Paul Bersaitz, Amaia Azkue, Joxan Goikoetxea eta Sendoa Lusarreta. Huegun bera ere bertan izango da.
Herritarrei gonbidapena
Huegunek hernaniarrak bertaratzea nahiko luke eta animatzeko gonbidapena luzatzen die guztiei.