Giza Eskubideen Eguna izan zen atzo eta Herri Sarea osatzeko deia egin zuen Hernaniko Sarek. Herritar ugarik egin zuen bat deialdiarekin eta anbulatoriotik Zinkoeneara giza-katea osatu zuten, konponbidea, bakea... gisako mezuak zabalduz.
Harriak mugitzeko helburuarekin egin zuen deialdia Sarek, giza eskubideen urraketarekin bukatzeko: «Euskal Herrian ez dago salbuespenik. Espainiar eta frantziar estatuek beraien legea bete ez, eta modu ankerrean baliatzen duten indarkeriak ez du etenik gurean. Euskal presoen urte luzeetako dispertsioa, eta larriki gaixorik daudenak ez kaleratzea, bi adibide dira».