Orain dela 25 urte sortu zen Txo Taldea, arlo ezberdinetako artistak elkartuz. Urteurrena aprobetxatuz, erakusketa jarri dute Biterin.
Bertan, arlo ezberdinetako artistez gain, lurralde ezberdinetako artistak ere biltzen dira: Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa... Denera, 20 bat artista biltzen ditu taldeak, gaur egun. Eta tartean daude hernaniarrak ere: Aitor Ruiz de Egino, Jon Zabaleta, Peio Goello, Sofia Arostegi, Iker Valle, Nagore Legarreta... Erakusketan, argazkiak, pinturak, eskulturak.... daude ikusgai.
Abenduaren 18ra arte
Datorren astera arte, abenduaren 18ra arte egongo da erakusketa ikusgai Biterin. Ordutegia honakoa da: 18:00-20:00.