Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, asteartean, 12:00ak aldera, Hernaniko udalerrian instalatuta dauden istripu kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko dira. Saio hori, aipatutako zuzendaritzak aldizka egin ohi duen ariketa bat izango da, Seveso araudia dela eta.