Urteko Ohiko Batzarra egingo du gaur CD Hernanik. Sei puntuko gai ordena izango dute eta bertan honako gaiak landuko dituzte: Lehendakariaren hizketaldia; aurreko akta irakurtzea eta onartzea; Kirol Memoria; balantzea: 2014/2015eko CDHko atal bakoitzaren gastuak eta sarrerak; 2015/2016ko CDHko atal bakoitzaren aurrekontuaren azalpena eta onarpena; erregu eta galderak.
Biterin izango da eta bi deialdi egin dituzte: 19:00etan lehenengoa eta 19:30etan bigarrena.