Azken eguna da gaur, postaz bozkatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 10a, 01:00

Podemos Hernani Ahal Duguk hernaniar guztiei gogorarazi nahi die gaur dela posta bidezko botoa emateko azken eguna: «abenduaren 20an hauteslekuetara joan ezin dutenek, bozkatzeko eskubidea erabiltzeko, gaur dute azken eguna. Horretarako, Correosera jo behar da 14:30ak baino lehen, Nortasun Agiria indarrean dela». Bide batez, herritar guztiei opa die festa zoriontsuak igarotzea eta 2016 oparoa izatea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!