Kronikak eta Berriak elkarteak, elkarlanean, Gabonetako saskiak zozketatuko dituzte aurten ere. Saskiak osatzeko, Berriak elkarteko komertzioak eta tabernak ari dira opariak jartzen. Eta dagoeneko, saski eder bat osatu da, eta bigarrena osatzear dago. Saski bakoitzean, 15 bat opari izango dira, eta ez nolanahikoak. Mota ezberdinetako opariak izango dira: langostinoak, hortz klinikan garbiketa eta errebisioa, bi lagunentzat otordua, haurrentzako jokoa, roskoa, bufanda eta txanoa, etxeko zapatilak, ardo botilak, umeentzako arropa, hortzetako zepilo elektrikoa, iratzargailua, agenda, eskolako motxila...
Opari guztien berri zehatza nahi izanez gero, larunbatetako Kronikan argitaratzen da informazio osoa.
Errifak euro batean
Errifak euro batean daude salgai Berriakeko establezimenduetan, Kronika banatzen den puntuetan, eta Kronikan bertan (Larramendi 11). Abenduaren 19ra bitarte egongo dira salgai. Saskien zozketa abenduaren 21ean egingo da, 12:00etan, Biterin.
Opariak jartzeko aukera
Zozketan parte hartu nahi duten Berriak elkarteko kideek, Kronikara deitu besterik ez dute saria jartzeko. Telefonoa: 943 33 08 99.