Kontrakantxa Gaztetxearen bederatzigarren urteurrena ospatzeko, egun osoko festa antolatu du Sutu Hernanik larunbatean. Eta herritar guztiei luzatzen diete gonbidapena, parte hartzeko: «Kontrakantxa Gaztetxea denona denez, gonbita egin nahi diegu herritar guztiei guretzako berezia den urteurren honetara etortzeko. Guretzat poz haundia litzateke gaztetxea beteta ikustea, zuek ere parte sentitzen zaretela eta proiektu honetan sinesten duzuela ikustea litzatekeelako».
Bazkari ederra
Goizean, Altoxarren bila jolasa egingo dute eta ondoren bazkaria izango da. Bazkariko txartelak salgai daude 12 euroan, Garin eta Aker tabernetan. Menua, honakoa: fideua, oilaskoa saltsan (begetarianoek, hanburgesa eta perretxikoak), txokolate kopa, kafea eta kopa. Kamixeta eder bat ere oparituko dute.
Arratsaldetik aurrera, musikaren txanda izango da, kalejira musikatu eta kontzertuekin.
EGITARAUA
11:30 Altxorraren bila (Tilosetatik abiatuta).
14:00 Bazkaria.
Bazkalostean, Kalejira musikatua.
22:00 Kontzertuak gaztetxean eta DJa goizaldera arte.