Osiñagako auzo elkarteko kideak kuota kobratzera joango dira etxez etxe, asteburuan. Urteko kuota 10 eurokoa da, eta euro 1eko loteriaren partizipazioa dakar. Kuota ordaintzen dutenen artean, Gabonetako saski eder bat ere zozketatuko dute. Horrez gain, adierazi dute, eskertuko dutela etxean egoteko asmorik ez dutenek kuotaren dirua bizilagunari uztea.