14 urtez azpikoak lan ederra egiten ari dira Iparraldeko ligan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 9a, 01:00

Pasa den asteburuan, HCREko Sub 14 taldeak Iparraldeko ligako bigarren jardunaldia jokatu zuen. Jardunaldi hau Uztaritzen izan zen, Errobi zelaian, eta bertan Uztaritze eta Miarritzeren aurka jokatu zuten. Lehenengo partidua Uztaritzeren aurka jokatu zuten eta 38-14 galdu zuten. Lehenengo zatia berdindua izan zen, baina bigarren zatian etxekoak gehiago izan ziren. Bigarren partidua borrokatuagoa izan zen, Biarritz Olympicen aurka. Hala ere, bukaeran, Miarritze aldera eraman zuten garaipena: 19-12. Hirugarren jardunaldia asteburu honetan izango dute, Saran. Bertan bi partidu jokatuko dituzte: Sara-Azkaine, eta Bardosen aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!