Bixente Zaragueta hernaniar ezaguna hil zen atzo Donostian, 89 urterekin. Zaragueta Aquariumeko eta Gipuzkoako Fundazio Ozeanografikoko presidentea zen eta baita Diario Vascoko presidente ordea ere, besteak beste. Hernaniko Kaxkoko alkate ere izendatu zuten 2011n. Halaxe adierazi zuen orduan: «Hernani da nere pasioa, eta herritarrak nitaz gogoratu badira, harro joango naiz».