Udaleko Gazteria Sailak eta Arremanitz Kooperatibak elkarlanean, tailerra antolatu dute gaur. Jostailu ez sexistak aukeratzeko tailerra izango da, hain zuzen. Gabonak gainean direla kontuan izanda, guraso askorentzat baliagarria izan daiteke.
Arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango da, Biterin.
Bizipen pertsonalei garrantzia
0-11 urte bitarteko umeak dauzkaten senideei zuzendutako tailerra da. Arremanitzeko Ibai Fresnedok gidatuko du eta modu partehartzailean eta dinamikoan planteatuko du tailerra; bizipen pertsonalei eta hausnarketa kolektiboari garrantzia emanez.
Eskola ezberdinetako senideak elkartuko dira eta jostailu ez sexistak aukeratzeko ariketa praktikoak egingo dituzte.
Animatzeko eta parte hartzeko gonbidapena luzatu dute bai Udaletik, bai Arremanitzetik.