Gaur hasiko dira janaria biltzen, Saharara bidaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 9a, 01:00

Piztu itxaropena, Sahararen aldeko 12garren euskal kara­ba­na martxan dago. Gaur hasiko da Hernanin, janaria biltzeko kanpaina. Honako produktuak bilduko dituzte, Tindoufen bizi diren Saharako errefuxiatuei emateko: arroza, olioa, pasta, lekaleak, azu­krea, konpresak, atuna eta sardinak oliotan.

Gaurtik, ikastoletan eta Biterin
Herriko ikastetxeetan eta Biteri kultur etxean izango da janaria uzteko aukera, gaur­tik. Ikastetxeetako kanpaina 18ra arte luzatuko da eta Biterikoa, otsailaren 6ra arte.
Supermerkatuetan ere ja­rri­ko dituzte janaria biltzeko guneak. Abenduaren 18an eta 19an izango da hori. Otsailean ere izango dira beste bi egun.

Ekintza gehiago
Beste ekintza batzuk ere anto­latzen ari direla adierazi dute Udaleko Kooperazio Taldeko kideek eta Sahararen aldeko lagunek: informazio kanpai­na, besteak beste.
Bilera, bihar
Hurrengo bilera bihar egingo dute. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Biterin.

Atzerapenei erantzuteko
Karabana hau, Saharako Ilargi-erdi Gorriaren eta Saharar Emakumeen Nazio Batasuna­ren deiari erantzunez antolatu da. Adierazi dutenez, «1975etik, nazioarteko zenbait erakunde arduratzen dira errefuxiatuei janaria emateaz, baina arrazoi desberdinak tarteko, janari horiek ez dira beti kanpamen­duetara nahi adina ez nahi bezalako erregulartasunez hel­tzen. Ondorioz, atzerapen haun­diak eta eskasia egoerak ema­ten dira. Elikadura aldetik segurtasunik ez izateak ondorio latzak dakartza herritarren bizi-kalitatean. Desnutrizioak era­gin­dako patologiak nagusi­tzen dira eta beste gaixotasun batzuei aurre egiteko gaita­suna murrizten da».
Guztia garraiatzeko, bigarren eskuko kamioiak ere erosiko dituzte. Diruz laguntzeko: 3035 0080 94 0800054177 (Laborala). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!