«Udal Gobernuak ez du txostenik eskatu DBHko lurren inguruan»

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 9a, 01:00

Prentsa Ohar bidez «ha­rri­du­ra» azaldu du EH Bilduk, pren­tsan irakurri duelako Udal Gobernuak txostena eskatu duela DBHko lu­rren gaia nola dagoen ja­ki­teko. «Azala behar da, gero! EAJren Udal Gobernuak ez dio ino­la­ko txostenik eskatu, ez Idaz­kariari, ez Udal Arkitektoari, ezta aholkulari juridikoari ere. EH Bildu izan da eskaera luzatu duena».
Hori horrela, «esandakoa publikoki zuzen dezatela» es­ka­tu du. «Azaroaren 26an egin genuen eskaera erre­gis­troz, EAJren pasibitatea an­tze­manda. Berria argitara eman zen egun berean egin zuen EAJk eskaera».

«DBHko instituturako lurra berehala okupa daiteke»
Bestalde, EH Bilduk alkate-ordearen «ezjakintasuna» sa­la­­tu du, Plan Orokorraren aldaketan zehaztutakoa go­go­raraziz.

«Estrategikoa dela sinesten badugu, beharrezkoa da lan-bilerak atzeratzen ez hastea»

«Plenoan azaldu bezala, momentuan bertan inolako or­dainketarik egin gabe Uda­lak DBHko instituturako lurra berehala okupa dezake. Berez, DBHrako aurreikusia dagoen espazioa beste eremu urba­nis­tiko zabalago batean dago kokatua, eta eremu hori urbanistikoki garatzen bada, lur jabeek, lur horiek doan eman behar dizkiote Udalari. Garatzen ez bada, ordea, Uda­lak 4 urte ditu jabeekin ne­go­zia­tu eta dogokiena ordain­tzeko. Hauxe da Zorioneri parte hartu zuen batzor­dee­tan eta Plenoetan behin eta berriz azaldu geniona eta berak bere botoarekin onartu zuena».

«Zailena egiteke dago: Hezkuntza Sailaren konpromisoa lortzea»
EH Bilduk dio oraindik lan asko dagoela egiteko. Zentzu horretan, Udalari «mahaia osa­tzearen erabakia berraz­ter­tu dezala eta lan-bilera be­re­hala deitu dezala» eskatu dio. Izan ere, «Guraso Elkar­te­ak DBHren gaia jorratzeko pro­posatutako herritar, era­gi­le eta politikoak bilduko di­tu­en lan-mahaia eratzea ez du onartu». Era be­re­an, «Udal Gober­nuak Gu­ra­so Elkarte­a­re­kin lan-bilera atzeratu nahi du txostena eskuartean izan ar­te». Horren harira, EH Bil­duk azaldu du: «DBHrako zai­lena egiteke dago: Hezkuntza Sailaren kon­promisoa lortzea. Estra­te­gikoa dela sinesten badugu, behar beharrezkoa da lan-bilera hauek atzeratzen ez hastea». Horren harira, EH Bilduk «prestutasun osoa» azaldu du institutuaren alde lan egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!