Agin Laburu finalean izango da

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 9a, 01:00

Azken finalaurrekoa ere jo­ka­tuta, erabaki da zein izan­go diren abenduaren 19an  Gi­puzkoako Ber­tso­la­ri Txa­pel­­ketako fina­lean izan­go diren zortzi ber­tso­lariak. Tartean ariko da Agin La­buru astigartarra.
Bosgarren postuan sail­katu da Laburu, 496 pun­turekin. Berarekin fi­nalean ariko dira Her­na­niko Bertso Eskolako beste bi kide ere: Unai Agirre (517) eta Beñat Gaztelumendi (501). Eta zortzikotea osatuko dute Alaia Martin (504), Jon Maia (500,5), Iñaki Apalategi (493,5), Oihana Iguaran (482) eta Arkaitz Oiartzabal Xamoak (481).
Donostiako Ilunben jo­ka­tu­ko da. Sarrerak sal­gai: www.bertsosarrerak.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!