Zirkulazio aldaketa, asfaltatze lanengatik

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 9a, 01:00

Tranbia ibilbidean zirku­la­zio aldaketak egingo dituzte bihar eta etzi, Udalak ja­kinarazi duenez.
Kale hori asfaltatu behar dutelako egingo dira alda­ketak, bi egunetan.

Astigarragara, Mundarro poligonoan barrena
Aldaketak norantza baka­rrean egingo dira; Ergobiatik Astigarragarako zentzuan, hain zuzen. Kasu horretan, Tranbia ibilbideko errepidea moztuta egongo da, eta gidariek Mundarro poligo­noan barrena dijoan bidea hartu beharko dute, Arro­bitxulo auzotik jarraitzeko, eta handik, ohiko bidera bueltatu ahal izateko.
Astigarragatik Hernanira dijoazten gidariek, berriz, ez dute aldaketarik nabarituko.
Udalak barkamena es­katu nahi izan du aldez aurretik, sortu daitezkeen eragoz­penen­gatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!