Kirolarekin gozatzeko aukera bi egunetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 9a, 01:00

Haur eta helduek kirola­re­kin gozatzeko aukera izango dute ostiral eta larunbatean. Izenemateak ire­kita daude kiroldegiko ha­rreran.

Jump Fit eta Ciclo Indoor, ostiralean
Hasteko, ostiral arratsal­dean, 17:00etatik 17:30etara Jump Fit probatzeko aukera izango dute haurrek; ohe elastiko batzuen gainean saltoka egiten da kirol hau. Ondoren, helduen bi txanda izango dira: 17:30etatik 18:15e­tara eta 18:30etatik 19:15etara.
Segidan, helduek beste ki­rol bat praktikatu ahal izan­go dute: Ziklo (txi­rrin­du­la­ritza), 19:15etatik 20:45etara.

Euskal Zunba, Hiit eta Group Pole, larunbatean
Hurrengo egunean ere izer­dia botatzeko aukerarik ez da faltako. Arratsaldeko 17:00e­tatik 17:45etara euskal zun­ba egin ahal izango dute haur eta gazteek, eta 18:00e­tatik 19:00etara, berriz, Hiit eta Group Pole, erresistentzia haunditzeko kirolen txan­da iritsiko zaie helduei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!