Zeinu bidezko ipuin kontaketaz gain, klasea ere bai

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 8a, 01:00

Koxka elkarteak ipuinak kontatuko ditu ostegunean, euskeraz eta zeinu bidez. Jexux Eizagirrek kontatuko du euskeraz, eta Ainhoa Moiua izango da interpretea, zeinu hizkuntzan. Ondotik, Ainhoa Moiuak klase bat emango du zeinu hizkuntzaz, modu pedagogikoan: kanta eta abar erabiliz. Biterin izango da arratsaldeko 15:00etatik aurrera.
3-5 urteko umeentzat da, eta kopuru mugatua izango da; gehienez, 100 ume. Ume gehiago apuntatuz gero, beste emanaldi bat antolatuko lukete. 

Desgaitasunaren Eguna
Koxka elkarteak hainbat ekin­tza antolatzen ditu eta ekintza hau horietako bat da, Desgaita­sunaren Eguna (abenduak 3) aitzakia hartuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!