Agirre, Gaztelumendi eta Laburu, finalean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 8a, 01:00

Hernaniko Bertso Eskolako kideak fin ibili dira Gipuz­koako Bertsolari Txapelketako fina­laurre­koetan ere, eta finalerako pasea lortu dute hiruk: Unai Agirre hernania­rrak, Beñat Gaztelumendi añorgarrak eta Agin Laburu astigartarrak. Unai Gaztelu­men­dik, berriz, ez du aurrera egitea lortu.
Igandean jokatu zen azken finalaurrekoa Eibarren eta hantxe erabaki ziren finalis­tak. Jon Maiak irabazi zuen, zuzeneko pasea lortuz.

Agirrek punturik gehien
Maiak egin bezala, zuzeneko pasea lortu dutenak Unai Agirre eta Alaia Martin izan dira; gainerakoak azken saioaren zain zeuden.
Hiru saio izan dira finalaurre­koetan, eta denak kontuan hartuta, Unai Agirrek lortu ditu puntu gehien (517 p). Atzetik geratu dira: Alaia Martin (504 p), Beñat Gazte­lumendi (501 p), Jon Maia (500.5 p), Agin Laburu (496 p), Iñaki Apalategi (493.5 p), Oihana Iguaran (482 p) eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa (481 p). Azken biek, aurreneko aldiz hartuko dute parte finalean.

Finala, Ilunben
Abenduaren 19an jokatuko da finala Donostiako Ilunben. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa. Sarrerak salgai daude Her­na­nin, Tripontzi tabernan, eta baita www.bertsosarrerak.eus webgunean ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!