Lezora eraman zituzten, Maider Aginagak eta Iker Belintxonek, XXI. Gazteen Dantza Txapelketako zapia eta txapela. Dantzari azpeitiarrek osatu zuten podiuma: Ekain Uzkudun eta Laura Bastida izan ziren bigarren, eta Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida hirugarren.
Unai Balerdi dantzari hernaniarra ere bikain aritu zen, Katerin Artola oiartzuarrarekin batera, eta bosgarren postua eskuratu zuen.
Eguraldi ederra lagun, fandango eta arin-arin bana eskaini zioten hamabi bikote parte hartzaileek, Plaza Berrin bildu zen jendetzari.