Durangon aurkeztuko dute ‘Burbunak eta etsayak’, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 7a, 01:00

Dokumentalak argia ikusi zuenetik, aurkezpenez aurkezpen dabil Burbunak eta etsayak, Dobera eta Aranzadi elkarteen lana. Eta gaurkoan, Durangon daukate zita.
Durangoko Liburu eta Dis­ka Azokan aurkeztuko dute dokumentala, Urumea bailarako naturari eta animaliei buruzko ahozko ondarea jaso­tzen duena. Irudienea gunean jarriko dute, 13:00etan.

Doberaren standean salgai, Azokan bertan
Ikusgai ez ezik, salgai ere egongo da Burbunak eta etsayak dokumentala, Durangoko Azokan. Izan ere, standa jarri du Dobera Euskara Elkarteak, eta bertan eskuratu daiteke dokumentala ere, 5 euroan.
Bestela, elkartearen bulegoan (Larramendi 11) ere ba­da­go salgai.

Euskara Ari Du astean, omenaldia protagonistei
Hernanin, ostiralean bertan aurkeztu zuten dokumentala Biterin, Euskara Ari Du astearen barruan. Bertan izan ziren dokumentaleko protagonistak ere, ahozko ondare hori ezagutzera eman dutenak, eta bukatzean, omenaldia egin zieten. Bertso bat kantatu zien Unai Agirrek, beraien ekarpena goraipatu zuen Luis In­txaus­pe alkateak, eta lore erramu bana eman zieten herriko lau euskaldunberrik.

Esne Beltzaren diskoaren aurkezpena ere, gaur
Gaur aurkeztuko du Esne Beltza taldeak ere, bere disko berria Durangon: Esna. Plateruena Kafe Antzokian izango da, gaueko 23:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!