Festa haundia prestatu dute Kontrakantxa Gaztetxean, datorren larunbatean, 9garren urteurrena ospatzeko. Eta festa horretara, herritar guztiak gonbidatu dituzte: «Kontrakantxa denona denez, gonbitea egin nahi diegu herritar guztiei, guretzako berezia den urteurren honetara etortzeko. Guretzat poz haundia izango litzateke gaztetxea beteta ikustea; zuek ere parte sentitzen zaretela eta proiektu honetan sinisten duzuela ikustea litzatekeelako».
Egun osoko egitaraua antolatu dute horretarako. Goizeko 11:30etan, altxorraren bila jolasean arituko dira, Tilosetan hasita.
Bazkarirako txartelak, Garinen eta Akerren
Eguerdirako, berriz, bazkari eder bat prestatuko dute: fideua, oilaskoa saltsan (begetarianoek, hanburgesa eta perretxikoak), txokolate kopa, kafea eta kopa. Txartelak 12 euroan daude salgai, Garin eta Aker tabernetan.
Kalejira eta poteo musikatua ere izango dute arratsaldean, eta musika izango da protagonista, gauean ere: 22:00etan hasita, kontzertuak izango dira gaztetxean, eta DJa gero, goizaldera arte.
Festa egunerako, kamixeta polit bat ere prestatu dute.
«Gazteek gaztetxea bere sentitzea nahi dugu»
Sutu Hernanik kudeatzen ditu aurten, Gazte Asanblada eta gaztetxea bera. Helburua da, «asanblada biziberritu eta aisialdi aukera ezberdinak eskaintzea. Gazteek gaztetxea bere sentitzea nahi dugu, gero eta pertsona anitzagoak elkartu, guztiok aberasteko».
Horretan aritu dira lanean, San Joanetako egitaraua antolatu zutenetik. Hilero prestatu dituzte ekintzak.
Hainbat kuadrilarengana jo dute, parte hartzeko gonbidatuz, eta Bizilagunak egitasmoan ere aritu ziren, 15 bazkari antolatuta. Gainera, festa egin zuten gero gaztetxean, etorkinek ezagutu zezaten: «dagoeneko badira gaztetxea erabiltzen hasi direnak».
ABENDUKO EGITARAUA
BIHAR, asteartea
Euskal Dantzak eta Zunba. 11:00etan, Gaztetxean.
ABENDUAK 12, larunbata
Gaztetxearen 9garren urteurrena: 11:30etan, Altxorraren bila.
14:00etan, Bazkaria.
17:30etan, Poteo musikatua.
22:00etan, Kontzertuak.
ABENDUAK 18, ostirala
Gaubela: Furor. 22:00etan, Gaztetxean.
ABENDUAK 20, igandea
Zinea: Eutsi! 19:00etan, Gaztetxean.
ABENDUAK 23, asteazkena
Liburu Trukea. 18:30etan, Gaztetxean.
ABENDUAK 27, igandea
Zinea: La vida de Brian. 19:00etan, Gaztetxean.
ABENDUAK 31, osteguna
Mus txapelketa. 16:00etan, Gaztetxean.
ASTEARTERO
Gaztearteak. 18:00etan, Gaztetxean.
Serigrafia tailerra
Ordutegiak zehaztu gabe.