Oihenart saria irabazi du Legorburuk

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 6a, 01:00

Iñigo Legorburu hernaniarrak irabazi du V. Oihenart Aforismo Lehia­keta, EHUko filosofia fakultateak eta Donostiako Udalak antolatua. Diploma eta 600 euroko saria jaso ditu Legorburuk, Itsasoa den basamortu urdinean lanarekin, 93 aforismoz osatua. Epaileek nabarmendu zuten, hernaniarraren «hitzen indarra eta ironia fina, hizkuntzaren aberastasuna eta elipsia erabiltzen erakutsitako maisutasuna». 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!