Hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko, mugikorreko aplikazioa

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 6a, 01:00

Aplikazio berria sortu du Hiz­kuntz-Eskubideen Behato­ki­ak, mugikorretarako. Horrela, dagoeneko webgune bidez egin zitekeena, «modu eroso eta azkarragoan» egiteko aukera eman nahi du; alegia, hizkuntza eskubideen inguruko kexak eta zoriontzeak Behatokiari helaraztea.
Hortaz, nahikoa izango da aplikazioa mugikorrean instalatzea, eta zure kontuarekin sartzea edo erregistratzea, hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko, edo arlo horretan ondo egiten diren gauzak nabarmentzeko.

Jasotako kexa eta zoriontze guztiak, bertan ikusgai
Gainera, aplikazioan bertan ikusi ahal izango ditu erabil­tzaileak, Behatokiak jaso ditu­en kexa eta zoriontze guztiak, eta baita jaso diren azkeneko horiek ere. Eta sare sozialetan hedatzeko aukera eskaintzen du aplikazioak berak.
Android eta IOS sistemak dituzten mugikorrentzat da, eta aplikazioari buruzko in­for­mazio guztia, web orrian dago: www.akuilari.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!