Bola Eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 7a, 01:00

Bola Eguna izango da bihar Ereñotzun, eta egun osoko festa antolatu du Gipuzkoako Federazioak. Bola eta toka txapelketa 09:30etan, hildakoen aldeko meza 11:00etan, eta bazkaria Ur-Mian 14:00etan. Gero, 2015eko sariak banatu, eta Leandro Miner eta Pedro Oiarbide omenduko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!