Irteera antolatu du gazteentzat, igande honetarako, Mendiriz Mendik. Baliarrain-Larraitzera joango dira, goizeko 09:00etan abiatuta Atsegindegitik. Izenematea bulegoan egin behar da (Iturregi plaza), gaur, ostegunean edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara. Gaztetxoek 2 euro, helduek 6 euro.