Gabonen bueltako hainbat ekintza antolatu dituzte Gaztelekuan, hilabete honetarako. Baina beste hainbeste tailer eta irteera ere izango dira. Ohi bezala, asteartetik igandera egongo da zabalik lokala, 17:00etatik 20:00etara, jai egunak kenduta.
Hiru irteera
Bestelako denborapasen artean, hiru irteera antolatu dituzte hilabete honetarako; aurrenekoa, larunbatean, eskalatzera.
Hurrena, skate parkera joango dira, goiz-pasa, abenduaren 27an, eta urtarrilaren 3an, berriz, txokolate jatea izango dute, Donostian.
Bestalde, Gabonen bueltako ekintzak ere izango dira: Urte Zahar festa, Urte Berriari ongietorria, opariak egiteko tailerra... Eta bestelakoak ere ez dira faltako.
EGITARAUA
Gaur: Lagunki.
Bihar: Lagunki.
Etzi: Lagunki.
Abenduak 12, larunbata: eskalatzera.
Abenduak 13, igandea: Gabonetako apaingarriak jartzeko eguna.
Abenduak 15: Lagunki.
Abenduak 16: Lagunki.
Abenduak 17: Lagunki.
Abenduak 18: Lagunki.
Abenduak 19: Gabonetako opariak egiteko tailerra.
Abenduak 20: Kar-Kar karikatura tailerra.
Abenduak 22: Fimo tailerra.
Abenduak 23: Dancehall ikastaroa.
Abenduak 26: Bandera jolasa margoekin.
Abenduak 27: Skate parkera irteera, goizez.
Abenduak 29: Ping-Pong mahaia egin.
Abenduak 30: Urte Zahar festa.
Urtarrilak 2: Urte Berriari ongi etorria. Nahien zuhaitza.
Urtarrilak 3: Txokolate jatea Donostian.
Gaztelekua itxita: astelehenetan eta abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean.